Corazonistas - Vitoria-Gasteiz

Zer gara eta estatutuak

IGEa Corazonistas Vitoria-Gasteiz Ikastetxeko Gurasoen Elkartea da, eta Coras-en prestakuntza eta eskolaz kanpoko eskaintza hobetzen eta zabaltzen lagunduko duten jarduerak, hitzaldiak, prestakuntza eta era guztietako jardunaldiak sustatzen eta bultzatzen ditu.

HELBURUAK ETA XEDEAK

  • Elkarteko edozein kideri laguntzea ikasleen hezkuntzari dagokion guztian.
  • Ikastetxeko Zuzendaritzarekin eta irakasleekin lankidetzan aritzea, ikasleen hezkuntza integralaren oinarrizko helburua lortzeko, bai eta ikastetxeko jardueretan ere, hezkuntzakoetan, kulturakoetan zein osagarrietan.
  • Elkarteko kideek zentroaren kudeaketan parte har dezaten sustatzea.
  • Elkarteko kideak ordeztea herritarren parte-hartzeko organoetan eta haien eskubideen eta askatasunen defentsan.
  • Laguntza-, gizarte-, hezkuntza-, kultura-, jolas- eta kirol-arloko jarduerak eta zerbitzuak antolatzea.
  • Zuzendaritza Batzordearen iritziz hala behar duten ikasleei ikasketa-bidaiak, poltsak, laguntzak eta abar bideratzea.
  • Ikastetxeko Kide anitzeko Organoetako ordezkariak izendatzea.
  • Era guztietako ekintzak egitea, Legeen edo Estatutuen arabera.

Kudeaketa-organoak

1 – BAZKIDEEN BATZAR NAGUSIA
Organo hori bazkide guztiek osatzen dute, eta kide guztien borondatea adierazten duen organoa da.

Batzar Nagusia gutxienez urtean behin egiten da ohiko bilkuran, betiere Ikasturteko lehen hiruhilekoan, elkartearen jarduketa-plan orokorra onartzeko. Deialdi horretan gai hauek jorratzen dira, besteak beste: hurrengo ikasturteko aurrekontuen onarpena, Elkartearen urteko jardueren memoria, barne-erregimeneko erregelamenduak, estatutuen aldaketa, Zuzendaritza Batzordearen aukeraketa, Elkartearen desegitea, etab.

Batzar Nagusia ezohiko bilkuran deitu ahal izango da Zuzendaritza Batzordeak hala erabakitzen duenean, bere ekimenez edo bazkideen bostenak eskatzen duelako.

2 – ZUZENDARITZA BATZORDEA
Zuzendaritza-organo iraunkor hori gehienez 13 kidek eta gutxienez 7k osatzen dute. Kide horietatik bi Ikasle Ohien Elkarteak izendatzen ditu, eta gainerakoak Batzar Nagusian bozketa bidez aukeratzen dira. Izendapenak lau urteko iraupena izango du, eta kideen erdia bi urtean behin berritu beharko da.

Jarri harremanetan Zuzendaritza Batzordearekin, helbide honetara mezu bat bidaliz:
ampa@corazonistasvitoria.com

 

Nor gara

Vitoria-Gasteizko Sagrado Corazón - Corazonistas ikastetxeko ikasleen gurasoen elkartearen egungo Zuzendaritza Batzordearen osaera:

KARGUAIZENABATZORDEA
PresidenteaFélix López de Luzuriaga EcheverriaOlinpiadak, Kirolak
Presidenteordea Joaquín Sáez VianaPastoral
IdazkariaGuillermo SáezIdazkaritza
DiruzainaMarta Guimón Ortiz de ElqueaDiruzaintza, Campusa eta Eskolaz kanpoko jarduerak 
MahaikideaJuan José Andrés CabezónKirolak
MahaikideaItziar Marquínez RejadoEskolaz kanpoko jarduerak, jaiak
MahaikideaMarta Sáinz PueblaKomunikazioa, jaiak
MahaikideaMaría Belén Zuazu RubioFapacne
MahaikideaÁngel Armentia AspeIkasle Ohien Elkartea
MahaikideaCarlos Martínez ViñaspreIkasle Ohien Elkartea
MahaikideaJon López de ArmentiaIhauteriak

Eskolaz kanpoko jarduerak 2026-27

Ikasleen Gurasoen Elkartetik eskola-ordutegitik kanpo egiten diren beste zenbait jarduera kudeatzen dira, gehienetan eguerdian, eta beste batzuetan arratsaldean.

Urtero eskolaz kanpoko jardueren proposamen bat aurkezten da, dagoen eskariari eta jarduerak gauzatzeko ordutegien eta kokapenen aukerari erantzunez.

Izena emateko epea ekainaren 18tik 24ra izango da.   https://ampacorazonistas.com/inscripcion-extraescolares

Jarduerak lau hilean behin kobratzen dira, apeta hutsak eragindako parte-hartzea saihesteko eta jardueraren iraupenari eta aprobetxamenduari dagokienez gutxieneko konpromisoa lortzeko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali e-maila helbide honetara: extraescolares@corazonistasvitoria.com

Udako campusa 2026

Uda heltzear dago eta berarekin... Coraseko Campusa!

Aurten ere, ekainean eta uztailean zehar, Corazonistaseko IGEk antolatutako udako Campusaz gozatzeko aukera izango dugu. Gainera, aurten Campusak 30 urte beteko ditu.

Hiru hamarkada daramatzagu esperientzia ugari eta oroitzapen ezabaezinak biltzen. Horrela izaten jarraitzea nahi dugu, horregatik, sorpresa eta berritasunez beteriko edizio berezi honetan gurekin egotera gonbidatzen zaituztegu.

Campusa ekainaren 22an hasi eta uztailaren 31n amaituko da. Aurten ere aste solteetan (3. Campusa izan ezik) edo bi asteko hiru blokeetan aukeratu ahal izango da. Datak hurrengoak izango dira:

  • 1. CAMPUSA: ekainaren 22tik uztailaren 3ra.
  • 2. CAMPUSA: uztailaren 6tik 17ra.
  • 3. CAMPUSA: uztailaren 20tik 31ra.  Azken zati honetan ez da aste solteetan izena emateko aukerarik egongo eta bakarrik eman ahal izango dute izena Corazonistaseko ikasleek edota Campuseko edizio honetan parte hartu duten kanpoko ikasleek.

Corazonistaseko ikasleentzat, izena emateko epea maiatzaren 6an hasiko da, asteazkena, eta maiatzaren 15ean bukatuko da, ostirala (biak barne). Izena emateko lehen egunean, maiatzaren 6an, esteka honetan sartu behar duzue izena emateko: IZENA EMATEKO WEB ORRIA

Ondoren, Corazonistas ikastetxeko ikasle ez direnek izena eman ahal izango dute, maiatzaren 18tik 20ra bitartean (biak barne), libre geratu diren plazak bete arte. Izen-emateak eskaera-ordenaren arabera izapidetuko dira.

Ez da epez kanpoko inolako eskaerarik onartuko.

Bestalde, hurrengo estekan Campusari buruzko informazio zehatza aurki daiteke (prezioak, ekintzak, izena emateko webgunerako sarbidea...): CAMPUS 2026 WEB INFO

Zalantzarik izanez gero, idatzi hurrengo helbide elektronikora: campuscoordinacion@corazonistasvitoria.com

Zatoz Coraseko Campuseko 30. urteurrena ospatzera, primeran pasako dugu! 

Coras Campuseko 30. Urteurrena

Fapacne

Itunpeko Ikastetxeetako Ikasleen Gurasoen Elkarteen Arabako Federazioa

Erakunde horrek Arabako Lurralde Historikoko itunpeko 17 ikastetxetako gurasoen elkarteak biltzen ditu, eta, besteak beste, prestakuntza integrala sustatu eta garatzearen alde lan egitea dute helburu, irakaskuntza-askatasunerako eskubidea defendatuz eta irakaskuntzan doakotasuna lortzen saiatuz. 

Gure Zuzendaritza Batzordeko kide bat ere FAPACNEko zuzendaritza-organoko kide da, eta normalean egiten diren bileretara joaten da, eta gure ikastetxeko eskola-bizitzarako, bereziki, eta hezkuntzarako, oro har, garrantzia izan dezakeen guztiaren berri ematen dio gure elkarteari.

FAPACNEk, bere aholkularitzarekin laguntzeaz gain, hainbat jarduera antolatzen ditu, besteak beste, helduentzako Internet ikastaroak, zine foruma, hitzaldiak, xake txapelketak, etab. 

Jaiak eta pastorala

Halaber, IGEak eta Ikastetxeko Pastoral Sailak ikasturte osoan zehar proposatzen dituzten jarduera eta jai askorekin kolaboratzen dugu, betiere gure seme-alabei irakatsi nahi dizkiegun elkartasun eta konpromiso balioak kontuan hartuz.